XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paul'ek eroapen eta egonarri ikasbide bikaiña erakutsi eban, zazpitan baitegitua, igesika, arrikatua... izanik... egonarri gorengoa emonik. Giza guren onei siñistun-talde aundia ezarri iakeela diño gero, ta oneik Jaungoikozaletasunez neke ta atsekabe asko, igarorik, Erroma'tarren eredu ta biderakusle geratzen zirala.

Antiokei'ko Iñaki deuna.

- Erroma'ko eleiztarrei iñotseen: Jesukristo'ri otoi egiozue nire alde, pizti bidez, Jaungoikoa'ren opari egin nagian.

Ez dautzuet Kepa'k eta Paul'ek legez agindu egiten: areik Apostolu ziran, ni eriotzaz zigortu bat; areik jarei, ni jopu norbaiten menpeko ziran antxiñako morroiak; baiña martiri izatera eltzen ba'naz, Jesukristo'ren jarei izango naz ta Beragaz berbiztuko naz egizko jareitasunaz.

Papias deuna, Hieropoli'ko gotzaiña.

- Eusebi'k ei dakar autortz au bere Eleiz-edestian: Gero Klaudi'ren jauraldian jaun izate aldia, gauza guztien ardura biozpera ta errukiorra daukan Jaungoikoa'k, Erromara daroa Kepa, Apostoluetatik indartsuena ta nagosiena... Ta orren dirdiratsu argi egin eban Kepa'ren entzule artean Jaungoikozaletasunaren argiak; bein entzuteaz ez zan naikoa, ezta igarlearen itzez irakasteaz bere; ta arrenka ta arrenka eskatzen eutsoen Mark, Kepa'ren jarraitzailleari, Kepa'k itzez erakutsi eutseena, idatzita lagatzeko, ta ez eutsoen baketan utzi, egin arteraiño.

Ta olantxe idatzi-eragin eutsoen Marka deunari Barri Ona.